miércoles, 29 de julio de 2015

21.EGUNA: EMAKUMEAREN EGUNA!!

Kaixoooo!!

Asanblada batekin eman diogu gaurko egunari hasiera, bertan bakoitzak bihar zer egin nahiko lukeen adierazi du eta guztion iritziak jaso ditugu, pantailan. Ideia guztiak ikusita, denon gogokoa izango den egitaraua osatu dugu, horretarako bilduriko ideiak sailkatuz. Ondoren, lan banaketa egin dugu, batzuk erakusketa antolatu dute, beste batzuk antzerkia, gela apaintzea... azken eguneko festa bikaina izango da seguru!!

Egunaren bigarren zatia, emakumearen egunera bidaiatu eta lilatoiean aritu gara jo ta su! Lehenbiziko etapa, gunetik frontoira bitartekoa izan da eta bigarrena, frontoi barnean egin dugu!! Sasoi betean gaudee!!

Ondoren, jolas librerako tartea izan dugu frontoian, tirolina, futbola, pelota, saltoak eginez... ederki ibili gara!! Ikusi ikusiii...










BIHAAAR AZKEN FESTA!! Asko deskantsatu biharkoa egun ahaztezina izango da eta ondo bizi!!

Marrubizko muxuak denontzat!

martes, 28 de julio de 2015

20. EGUNA: ARROLAAAARAA!!

Eguraldi bikaina aprobetxatzeko errekan bainatu gara, lehen zatian bainu ederra hartu dugu, arrain eta itsektu txikiak harrapatu dituenik ere izan da, karta jokoak...

Ondoren, hamaiketakoaren txanda iritsi da eta azkenik, begiraleek froga txiki batzuk jarri dizkigute, gu bai abilak!! IKUSII IKUSIII!!

















Bihar denboraren makinak martxoaren 8ra bidaiatuko du. EMAKUMEAREN EGUNA!! Asko deskantsatu lizartzara lilatoia dator eta!!

muxu haudi eta potoloak denontzat!!


19.EGUNA: OREXARREKIN JOLASEAN

Gaurkoan Orexan izan gara! Nahikoa salto eta jolas egin dugu! Ikusi ikusiii...Mila esker Orexarrei!! Ederki pasa dugu!!

BIhar arrolara goaz!! Ondo izan!! muxuuuuuuu




























PD: Begiraleak ere ibili omen dira......

viernes, 24 de julio de 2015

18. EGUNA: BIZIKLETAA FESTAAA!!

kaixxooooo!! Gaur Lizartzako Tour-a egin dugu. Bizikleta gainean herrian zehar ibili gara egunaren zatirik handienean. Ondoren, jolas batzuk egin ditugu eta amaitzeko, astelehenean Orexara goazenez bertako bisita prestatu dugu, antzerki eta marrazki ederrak egin ditugu!!

Ikusi ikusi txirrindulariak ;)

Asteburu ona izaaaan!! Astelehenean Orexara goazz!!