miércoles, 1 de julio de 2015

1. EGUNA: Denboraren makina eraiki dugu!!

Kaixoo kaixoo familixxx!!

Iritsi da udalekuetako lehen eguna eta lan ta lan aritu gara. Lehenik eta behin, nolakoa izango zen gure denboraren makina erabaki dugu eta azkenean, kotxea baina gainean borobil batekin izango dela erabaki dugu, honela guztiok sartuko baikara! denboran zeharreko bidaiari ekin ahal izateko.

Tenperak, kartoiak, paperak... erabiliz sekulako dneboraren makina eraiki dugu, aurreraxeago erakutsiko dizuegu zein polita  eta handia den, hozkailua, GPSa, palankak, argiak eta denetik du.







 





























Batzuk gure makina eraikitzean buru belarri zebiltzan bitartean, beste batzuk margolari eta marrazkilarien txokoan erloju ederrak, mamut izugarriak... marraztu dituzte eta guztia gure museoan zintzilikatu dugu! Eder eder gelditu dira!!

Hainbeste lan egin ondoren, tripa bete eta jacuzzi garaia iritsi da, paseo berriko itzalpean pistinatxoak bete eta frexko frexko igaro dugu eguerdia eta azkenik, plazan iturriak globoak bete eta begiralean blaaaaaiii blaaaai egin dituzteee!!








Bihar... DINOSAURIOEN GARAIRA BIDAIATUKO DUGU! Sumendiak, dinosauroak...ea ea zer topatzen dugun!!


Muxu potolo bana! Bihar arteeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee!!!