jueves, 2 de julio de 2015

2. EGUNA: Dinosauroak ezagutu ditugu!!


Kaixo kaixo!!

Gaur eraikitzen ari garen denboraren makinari esker dinosauroak ezagutu ditugu!!

Dinosauroak nolakoak ziren ikusi eta hauen irudiekin txotxongiloak egin ditugu. Oso oso politak geratu dira!!

Bitartean sumendiaren eta inguruko parajeen maketa bat ere eraiki dugu. Gainera esperimentu txiki baten bidez sumendiak laba nola kanporatzen duen ikusteko aukera ere izan dugu!! Ikusgarria!!

Hamaiketakoa jan ondoren,  denboraren makinan sartu eta orainaldira  itzultzea erabaki dugu. Giroa aprobetxatuz plazan jolastu dugu: eztandan, semaforoan, soka-saltoan, futbolean…


Bihar berriz, iraganeko beste garai batera bidaiatuko dugu: GIZONAK ETA EMAKUMEAK HAITZULOETAN BIZI ZIREN GARAIRA!!

Muxuuuu handi bat!! bihar arteeee!!!!