martes, 7 de julio de 2015

5. EGUNA: GORA SAN FERMIINN!!

Arratsaldeon!!!

Gaurkoan festa giroa nagusi izan da gurean!! SAN FERMIN EGUNA OSPATU DUGU!!

Kalejiran ekin diogu egunari!!

 Gero, erraldoi eta buruhandien dantzak ikusi ondoren, geure erraldoia eta buruhaundia eraikitzen hasi gara, dotore dotoree gelditu zaizkigu.

Beste talde bat berriz, entzierroaren ibilbidea, kaleen izenak, mapa eta udaltzainen zereginak egiteaz arduratu da! HAU BAI ANTOLAKUNTZAA!!




























Marrazkilariak gaur ere ez dira falta izan eta guztia prest genuenean ekin diogu entzierroari. Udaltzailenek agintzen zigutenari kasu eginez Uetako zubitik, plazatik barrena , gure zezen plaza partikularrera iritsi gara, zimitoriora. Bertan, zezenen aurretik korrika saio batzuk egin ondoren, jolasean aritu gara!

Azken argazkia atera eta bazkaltzera!! BIHAR GEHIO!

MUXU HAUNDI BANA!