miércoles, 8 de julio de 2015

6. EGUNA: AZOKA EGUNAA!

kaixoooo kaixooo!!

Gaur sukaldari, saltzaile, kamarero... lanbide eta saltsa ugaritan ibili gara! eta saltsa ederrak egin dituguuu

Taloak eginez ekin diogu goizari, batzuk masa egin besteak forma eman, talo sorta ederra egin arte eta ondoren, begiraleek erre dizkigute taloak.













Goizaren bigarren zatian hiru lan taldetan banatu gara, batzuk azoka antolatu, apaindu, muntatzeko ardura hartu dute.

Beste talde batzuk, bizkotxoo ezin goxoaaagoo bat prestatu dute.

Gainontzeko lagunek, batidoak egin dituzte, gaileta, marrubi eta platanozko batido ederrak!!










Hainbeste lanen ondoren, deskantsatzeko tarte bat hartu dugu, noski!!
 Gose zirenek hamaiketakoa jan eta ondoren, mural eder bat margotu dute. Besteak berriz, garbiketa lanetan eta jolasean ere aritu dira. Harrapaketan, jolas librean eta ezkutaketetan ... ibili gara.
















Etaaaa aazkenik hainbeste itxarondako momentua etorri da, musu eta besarkaden truke guk prestaturiko janari goxoaa eman diegu guraso eta ingurutu direnei eta osooo oso goxoa zegoela esan dute! Eta tripa beteta etxeraaa!!





Azoka arrakastatsuaren ondoren, bihar gure bazterrak ezagutzera goaz, askoo deskantsatuu mendira joango gara eta!!

muxu haundi bana!! ONDO IZAAN!