lunes, 13 de julio de 2015

9. EGUNA: HERRI KIROLAK!!

Eguerdi onnnn!!

Gaur, Herri Kirolen garaira bidaiatu dugu denboraren makinan.

Lehenengo orduan, herri kiroletarako, materiala prestatzen aritu gara, koloretako lokotsak eta zesta puntako saskiak egin ditugu! Polit politak!

Bitartean, honetan aritzeko gogorik ez zutenak txokoetan ibili dira: Irakurtzen, marrazten, mozorrotzen...

Goiz erdian, hamaiketakoa egin dugu eta ondoren, frontoira joan gara. Bertan, zesta puntan, pilotan, harri jasotzen, gizon proban, lasterketak egiten... ibili gara.

Azkenik, plazan ur jolasak eginez eman diogu amaiera gaurko egunari!

Bihar, sutondoko ipuinen txanda da, prestatu  zuen liburuak bihar guri kontatzeko!! ONDO IZAN!

MUUUUUUUUUUUUUUUUAAAAA!!!