martes, 14 de julio de 2015

10.EGUNA: LITERATURA TAILERRAK

Ipuinen munduuan murgildu gara gaur!!!

Idazle, irakurle, ipuin kontatzaile, antzezle edota ilustratzaileak bezala aritu gara. Etxetik ekarritako ipuinak irakurri dituzte batzuk, beste batzuk entzutea aukeratu dute. Ipuinak asmatu dituenik ere izan da eta ipuinetako pertsonaien marrazki ederrak ere egin ditugu. Hauez gain, aktore lanetan aritu gara batzuk, goiz osoan zehar, antzerki mordoa ensaiatu eta aurkeztu dizkiegu gure lagunei.

Honen ondoren, hamaiketakoa egin, azken antzerkia ikusi eta zumitzaldeara joan gara, bertan "Lakasitos" agurtu  dugu eta abesti eta jolas artean plazara bueltatu gara.

Plazan atso itsuarena eta kriskitinaren jolasak egin ditugu eta etxeraa!!
















muxu haundi bana! Ahh eta adi biharr, sorginen bat agertuko omen da.....jijijij