miércoles, 29 de julio de 2015

21.EGUNA: EMAKUMEAREN EGUNA!!

Kaixoooo!!

Asanblada batekin eman diogu gaurko egunari hasiera, bertan bakoitzak bihar zer egin nahiko lukeen adierazi du eta guztion iritziak jaso ditugu, pantailan. Ideia guztiak ikusita, denon gogokoa izango den egitaraua osatu dugu, horretarako bilduriko ideiak sailkatuz. Ondoren, lan banaketa egin dugu, batzuk erakusketa antolatu dute, beste batzuk antzerkia, gela apaintzea... azken eguneko festa bikaina izango da seguru!!

Egunaren bigarren zatia, emakumearen egunera bidaiatu eta lilatoiean aritu gara jo ta su! Lehenbiziko etapa, gunetik frontoira bitartekoa izan da eta bigarrena, frontoi barnean egin dugu!! Sasoi betean gaudee!!

Ondoren, jolas librerako tartea izan dugu frontoian, tirolina, futbola, pelota, saltoak eginez... ederki ibili gara!! Ikusi ikusiii...










BIHAAAR AZKEN FESTA!! Asko deskantsatu biharkoa egun ahaztezina izango da eta ondo bizi!!

Marrubizko muxuak denontzat!